+34 943 740 295 ciriondo@ciriondo.com

  Festo

Pneumatika eta osagarriak

Festo punta-puntako enpresa da nazioartean, eta liderra automatizazio-tekniketan.

Fabrikak eta prozesuak automatizatzeko eragingailu eta kontrol pneumatikoko eta elektrikoko teknikaren behar bakoitzerako irtenbide egokia.

Katalogoko 30 000 produktu inguruk, bezeroentzako osagai espezifikoek, instalatzeko prestatutako irtenbideek eta horiei lotutako zerbitzu-eskaintzek bazkide fidagarri eta sinesgarri bihurtzen gaituzte mundu osoan, bai fabrikazio-prozesuen automatizazioan, bai prozesuen industrian.

Gure zerbitzu-eskaintza integrala hainbat industria-segmenturen produkzioan eta muntaketan erabiltzen da. Automobilgintzan, industria elektrikoan edo elikagaiak prozesatzeko eta ontziratzeko industrian, sektore bakoitzaren behar espezifikoak ezagutzen ditugu, eskualdeen arteko desberdintasunen jakitun gara, eta, beraz, gure bezeroen lehiakortasuna handitzen dugu mundu osoan.

Gure produktu-talde nagusiak:

  • Eragingailu elektrikoak, pneumatikoak eta servoneumatikoak.
  • Balbulak eta balbula-terminalak
  • Aire konprimitua prestatzeko gailuak eta hutseko teknika.
  • Pintzak eta manipulazio-sistemak.
  • Motorrak eta kontrolagailuak.
  • Sentsoreak eta irudiak prozesatzeko sistemak.
  • Kontrol-teknologia eta softwarea.

Galderarik baduzu, aholkatuko dizugu.

6 + 12 =

Bartolome kalea 40 behea · 20870 Elgoibar (Gipuzkoa)